"Kalitate artistiko handia duten argazki asko egon arren, gehienak ez dira egokiak postal baten argitaratzeko", esan du epaimahaiak. Argazki guztiak ikusgai egon dira Udalaren webgunean eta herritarrek botua emateko aukera eduki dute.
Botua eman duten guztien artean 50 euroko saria zozketatu da eta hori Maider Bengoa Escuderok eskuratu du. Eskoriatzarrek hogei eguneko epea eduki dute argazkirik gogokoenak bozkatzeko.