Udalak Euskal Autonomia Erdikiegotik kanpoko espetxeren batean zigortuta edo espetxeratze prebentiboan senitartekoren bat duten familiei lagundu nahi izan die egitasmo honekin. "Horiek ikustera joandakoan izandako gastuei aurre egin ahal izateko laguntzak dira", gaineratu dute Udal ordezkariek.
Auzipetuei ere laguntza
Preso dauden herritarrez gain, EAEtik kanpo dauden epaitegietara auzipetu bezala joan behar diren herritarrek ere eskatu ahalko dute laguntza hau.
Laguntza eskatzeko oinarriak Udalaren webgunean (www.eskoriatza.net) jasota badaude ere, laguntza eskatzerakoan, guztiak, eskatzailea eta presoa edota auzipetua, herrian erroldatuta egon behar dira laguntza eskatzen duten momentuan bertan.
Laguntza jaso nahi dutenek, hilaren 31 baino lehen udaletxean eskuragai dagoen inprimaki bat bete eta aurkeztu beharko dute.