<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->
Harmailetan jende dezente eta kantxan, berriz, kalitatezko jokalariak. Atzokoa ez zen areto futbol txapelketa soila izan, jokalarien eta ikusleen asmoa zen urteetan Eskoriatza kirol elkarteko presidente izandako Manuel Muñozi omenaldia egitea. <!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->
"Asmoa da familiari errekonozimendua egitea eta batez ere Manolo Muñozen figura gogora ekartzea", adierazi du Eskoriatza kirol elkarteko presidente Javier Corbalek. "Bi federazioetan Manolo oso pertsona ezaguna eta maitatua zen. Federazioetako lagunek omenaldia egiteko eskaria egin ziguten eta eurak bertan egotea nahi zuten".
Emaitzak
Hiru partidu jokatu ziren. Lehenengoa, Eskoriatzako eta Arabako selekzioen artekoa arabarrek irabazi zuten 3 eta 5 emaitzarekin. Bigarren norgehiagokan aurrez aurre aritu ziren Eskoriatzako eta Gipuzkoako selekzioak. Kasu honetan gipuzkoarrek irabazi zuten 0-3
Finala Arabako eta Gipuzkoako selekzioek jokatu zuten eta gipuzkoarrak izan ziren nagusi 2 eta 3ko emaitzarekin.
Antolatzaileak gustura agertu dira txapelketa-omenaldiak emandakoarekin. Muñozen senitartekoek jokalari guztiek sinatutako kamiseta jaso zuten oroigarri moduan.