Esleipendunaren baldintzak
Proposamena egiterakoan, 60 euroko fidantza jarri beharko du proposamena egiten duen norbanako bakoitzak. "Hori gainerako lehiaketetan bezala egiten da. Proposamen bakoitzeko 60 euro jasotzen dira, berme gisara. Gero, esleipena egiten denean, aukeratu ez denari bueltatu egiten zaio dirua. Lehiaketari seriotasuna kutsua emateko egiten da".
Tabernaren ardura hartzen duenak 600 euro eman beharko dizkio Udalari, berme gisa. Horretaz gain, taberna ustiatzeagatik, Udalari ez dio ezer gehiago ordaindu beharko. "Tabernak pentsiodunen araberako salneurri merkea du salgai dauden artikuluetan eta ondorioz Udalari ez dio diru gehiago eman beharko".
Hori bai, beheko solairuko komunen zaintza eta garbiketa ere tabernako arduradunen kargu egongo dela jakin eragin du Udalak. "Baldintzak horiek dira".
Proposamenak aztertu eta guztien gainetik bat gailentzeko orduan, Udaleko Gizarte Ongizate sailak Klausula Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera egingo du. "Horren arabera baloratuko dira proposamenak".
Proposamenak egiteko, eskaintzak Udal erregistroan aurkeztu behar direla esan dute Udal ordezkariek. "astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 14:00etara".
Azken eguna zapatua bada ere, Udala itxita dagoenez, epea egubakoitzean amaitzen da.