Gazte zela Madrila joan zen kazetaritza ikastera. Hainbat egunkarietan lan egin ondoren, Zinema Eskolan sartu zen, eta kamara eta argiztapenean espezializatu zen. Imanol Uribe, Alejandro Amenabar, Montxo Armendariz, Pedro Almodovar, Woody Allen, eta Joan Hillcoat zuzendarien pelikulatan argazki-zuzendari lanak egin ditu.
Sei Goya
Goya sarietan 11 izendapen jaso ditu argazki-zuzendari atalean, eta sei sari lortu ditu: Mar adentro, Soldado de Salamina, Los otros, El perro del hortelano, Antartida eta Beltenebros pelikulengatik.