Udalak Arana 13ko etxebizitza erosi du

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 6a

"Jose Arana Fundazioak etxebizitza saltzen jarri zuen eta ez da eroslerik aurkeztu". Fundazioak 336.000 euroko zorra dauka Udalarekin eta salmenta horrekin zor horren zati bat kitatu du.

Udaleko Gizarte eta Ogasuneko komisioak Jose Arana Fundazioari laguntza eskaintzea aztertu du. "Laguntza bi modutara landu da: Jose Arana 13 etxebizitzaren erosketarekin eta gainerako zorra kitatzeko Fundazioak hartutako maileguari erantzuteko diru laguntza onartuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak