Ur-kontagailuak irakurtzeko sistema berria, datorren astetik aurrera

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 2a

Irakurketa erraztuko duen sistema berria datorren astean jarriko da martxan. Sistema berriak etxeetako bizilagunen parte-hartzea eskatzen du. Berrikuntza ur-kontagailua etxe barruan duten atarietan egingo da eta horren bidez, fakturazioa "erraztu" egingo dela esan dute arduradunek. Ur-kontagailuko irakurketa orri baten apuntatu beharko da.

Kontagailua etxe barruan duten atarietan argazkian ikusi daitekeen bezalako orriak jarriko dira. "Horrela, ur-kontagailua ikuskatzera datozenean, etxean ez bazaude, orri horretan bertan apuntatu ahal duzu kontagailuaren irakurketa". Sistema berria "erosoagoa" dela diote arduradunek.

Sistema berria ezarrita, abenduaren 12an hasiko dira irakurketak egiten. Orduan, etxe barruan ur-kontagailua eduki eta orrian irakurketa apuntatu ez duten etxeetatik bakarrik pasatuko dira.

Hona hemen ur-kontagailuko irakurketa jasotzeko orria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak