Udala, Aitzorrotz eta Eingeinke elkarteak eskutik Euskararen Egunean

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 1a

Gaur (egubakoitza) hasi eta domekara arte, Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Eskoriatzako Udalak, Aitzorrotz kultura elkarteak eta Eingeinke elkarteak. Hain zuzen, gaur eta domekan ekintza gutxiago egingo badituzte ere, biharko egun osoko egitaraua prestatu dute.

Ospakizunari hasiera emateko kontzertua eskainiko du gaur gauean, 22:30ean, Bide Ertzean taldeak. Kontzertua Herriko Plazan izango da eta sarrera hiru euro da.

Domekan antzerkia

Zapatuan egun osoko jaian murgildu eta gero, ospakizunak amaitzeko antzerkia egongo da domekan ikusgai.

Horretarako hitzordua plazan jarri dute antolatzaileek, 19:00etarako.

Morritson eta Gartzia: Kultoko antzezlana izenburupean, helduei zuzendutako umorezko antzelana da. Besteak beste, VI. Cafe Bilbao antzerki gidoien saria jaso zuen antzezlanak (2008). Aktoreak Jon Urraza eta Jon Zubiaga izango dira eta 60 minutu iraungo du.

Luis Ezeizan gaur

Euskararen Eguna ospatuko dute Luis Ezeiza Herri Ikastetxean egubakoitzean. 15:00etan Euskal Dantzak eta kantak egingo dituzte eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek eta 16:00etan gaztain erreak egongo dira bertaratzen direnentzako. Eguraldi ona egiten badu, ekintzak herriko plazan egingo dira; eguraldi txarrarekin ekintzak pilotalekuan egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak