Ospakizunari hasiera emateko kontzertua eskainiko du bariku gauean, 22:30ean, Bide Ertzean taldeak. Kontzertua herriko plazan egingo da eta bertaratu nahi dutenentzat, sarrerak hiru euro balio du.
Zapatua, egun osoko egitaraua
Zapatua izango da egun handia. 12:30ean euskal dantzak egongo dira ikusgai Gorosarrin. Ondoren, 13:30ean, triki poteoa egingo da herrian eta atzetik bazkaria ospatuko da. Bazkariko sarrerak salgai daude Goxto Txikin eta Aldatzen. Bazkalostean Mihiluze txapelketa erraldoiaren eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren txanda izango da. 22:30ean kontzertuak egongo dira, plazan.
Domekan, antzerkia
Zapatuan egun osoko jaian murgildu eta gero, ospakizunekin amaitzeko antzerkia egongo da domekan ikusgai.
Horretarako hitzordua plazan jarri dute antolatzaileek, 19:00etan.
Morritson eta Gartzia: Kultoko antzezlana izenburupean, helduei zuzendutako umorezko antzelana da. Besteak beste, VI. Cafe Bilbao Antzerki Gidoien Saria jaso zuen antzezlanak (2008). Aktoreak Jon Urraza eta Jon Zubiaga izango dira eta antzelanak 60 minutuko iraupena du.