Udalak herritarrengan aplikatuko dituen udal zerga eta tasak osatzen dute Ordenantza Fiskalak. Motzean esateko, Udalak uraren, hondakinen bilketaren eta kiroldegiko tasak igo ditu, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) kontuan hartuta. "2012. urteko Ordenantza Fiskalak berrikustean Udal gobernuak buruan izan duen irizpide orokorra 2010eko irailetik 2011ko irailera arte egongodako KPIaren gorakada eta inguruko herrietako batatz besteko tarifa Eskoriatzakoa baino askoz altuagoa izatea izan dira". Horrela bada, hori guztia kontuan hartuta, KPIa baino igoera zertxobait handiagoa izatea erabaki zuen Udalak.