Katxalin elkarteak beste behin ere minbiziari buruzko hitzaldia antolatu du. Oraingoan Arrate Plazaola doktorea arituko da hizlari paperean eta hitzaldia eguenean egingo da Ibarraundin. Ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Beraz, hitzaldia entzun nahi dutenek, bertara gerturatu baino besterik ez dute edukiko.