Gaur goizeko garaipenarekin sailkapeneko bigarren postua lortu du Eskoriatzak

Ander Monedero 2011ko azaroaren 27a

Eskoriatzako neskek, normalean, etxeko partiduak zapatu arratsaldetan jokatzen dute, baina Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia zela-eta, domeka goizean jokatu zuten partida. Ez dakigu ordutegi aldaketak eragin duen edo ez, baina lehenengo zatian Eskoriatzako neskak ez dira fin ibili. Defentsan akats asko egin dituzte eta jaurtiketetan ere ez dute zorte handirik izan. Hori bai, bigarren zatian erreakzionatu eta partiduari buelta ematea lortu du Fernando Rasoren neskek.

Partiduaren hasieran Krafft Atletico San Sebastianeko neskak etxekoak baino gehiago izan da. Kanpoko taldeak ez du meritu handirik egin, baina Eskoriatzak defentsan egindako akatsak aprobetxatzen jaki dute markagailuan aurreratzeko. Defentsan makal, erasoan ere ez dira eskoriatzarrak fin ibili, batez ere jaurtiketa asko huts egin dituztelako.

Lehenengo laurdenaren bukaeran, talde donostiarrak aurrea hartu du markagailuan eta bigarrenean ere, etxeko taldea baino gehiago izan da. Gauzak horrela, Eskoriatza 19-24 galtzen joan da atsedenaldira.

Atsedenaldian, Rasoren neskak partiduan zehar egindako akatsak identifikatzeko gai izan dira eta hirugarren laurden paregabea egin dute. Etenaldiaren aurretik sartzen ez zituzten jaurtiketak, saski barruan sartzen hasi dira eta defentsan egindako lan paregabeari esker partiduari buelta eman diote. Eskoriatza hiru minutuz egon da saskiratzerik jaso gabe.

Etxeko taldeak beste itxura bat eman du bigarren zatian eta partiduko azken laurdenean,  hirugarrenean bezala, Donostiako taldea baino gehiago izan da. Partidua bukatzeko bi minutu falta zirenean, Eskoriatzak 12 puntuko aldea zuen; markagailuko aldea ikusita, eskoriatzarrek partiduaren tentsioa galdu dute eta kanpotarrek hiruko saskiratze bat lortu dute. Segidan, baloia gaizki atera, baloia galdu, eta beste bi puntu lortu ditu Krafft Atletico taldeak: bost puntu segundo gutxiren tartean. Bazirudien etxeko taldeak partiduaren azken minutuan sufritu egingo zuela, baina Eskoriatzak bi puntuko saskiratzea egitea nahikoa izan da talde donostiarra behera etortzeko; partidua noiz bukatuko zain geratu dira: 48-38 etxeko taldearentzat garaipena.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak