Gaur hasi eta domekara arte hainbat ekintza egongo dira herrian

Asier Alkorta 2011ko azaroaren 25a

Helduentzako ipuin kontalaria, pailazoak, ardo dastaketa, bandaren kontzertua, bertso afaria, saskibaloia eta ur parteka izango dira asteburuko hitzorduak.

Gaur hasiko dira herrian asteburuko ekintzak. Lehenengo hitzordua helduentzako ipuin kontalariarena izango da. Horretan, Patricia MacGill ipuin kontalari uruguaitarrak eskainiko du emanaldia, 22:30ean, unibertsitatean.

Zapatua

Hurrengo hitzordua bihar izango da, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin. Pailazo ospetsuek euren azken lana, Zazpikoloroa, aurkeztuko dute kiroldegian, 17:30ean.

Ondoren, 19:00etan, Aitzorrotz Kultur Elkarteak antolatutako VI. Ardo dastaketa egingo da, plazan. Horreta ondoko upategiek parte hartuko dute: Heras Cordon, Fincas de Landaluze, Frias, Garcia de Olano, Ercavio eta Solaguen.

Dastaketa egin eta gero, Musika Eskolako bandak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko du, elizan.

Egunarekin amaitzeko, bertsso afaria egingo da Apotzagako merenderoan.

Domeka

Saskibaloi zaleek Eskoriatza Kirol Elkartearen eta Kraff Atletico San Sebastianen arteko senior mailako partidaz gozatzeko aukera egongo da. Hitzordua 11:00etan dago jarrita, kiroldegian.

Arratsaldean ostera, ur parkea egongo da kiroldegiko igerilekuan. 16:00etatik 17:00etara sei urtetik beherakoak sartu ahalko dira, nagusiek lagunduta. 17:00etatik 18:30era 7 eta 9 urte artekoen txanda izango da. Azkenik, 18:30etik 20:00etara 10-13 urte bitarteko gazteak sartu ahalko dira. Kiroldegiko bazkideentzat ekintzak 2 euro balioko ditu, gainontzekoentzat prezioa 3 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak