Ikastaroak bi ordu inguru iraungo ditu eta doakoa izango da. Helburua ardoez ikastea da: nola egin dastaketa fase guztietan (ikusmena, usaimena, dastamena), ardoa nola egiten den, ardo motak, uztarketak...
Ardoa modu praktikoan eta atseginean ulertzeko, dastaketaren oinarrizko printzipioak erakustera bideratuta dago ikastaroa, eta jende guztiarentzako da, helburua, azken finean, ulertzen ez duen jendeak ardoaz hitz egiteko beldurra galtzea eta zer gustatzen zaion eta zer ez ikastea da.