Zapatuan Getariara egun-pasa joateko izena emateko aukera zabalik dago, gaur eta bihar

Asier Alkorta 2011ko azaroaren 21a

Amuska elkarteak antolatu du txangoa eta izena emateko aukera bihar arte egongo da zabalik. Bazkideentzako 32 euro balio ditu txangoak; bazkide ez direnentzat prezioa 40 eurokoa da. Izen-ematea telefonoz (699-78-66-84) edo e-postaz (amuska-esko@hotmail.net) egin daiteke. Dirua kontu korrontean sartu behar da.

Egun osoko txangoa izango da. Getaria ezagutu eta besteak beste, Balenciaga museoa bisitatuko dute txangoa parte hartzen dutenek. Horretarako, irteera ordua 10:00etan jarri dute antolatzaileek, estankoan. Txangoaren prezioaren barruan, autobusa, bakzaria eta Balenciaga museorako sarrera sartzen dira.

Izena emateko aukera bihar amaitzen da eta dirua Euskadiko Kutxako ondoko zenbakian sartu behar da: 3035-0044-85-0441021091. Ordainagiriak irteera egunean jasoko dituztela iragarri dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak