Hitchcock umorez hartu zuten zapatuan 'Ti tau' rallyko parte-hartzaileek

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 21a

Ezin pozago amaitu zuten eguna zapatuan Eskoriatzan. Pozik, batetik, IKO 09 taldekoak, txapeldunak eurak eta 300 euroko saria poltsikoratuta;  eta pozik, beste aldetik, baita ere antolatzaileak, 13 talde eta 90 bat lagunek izena emanda eta "kalitate handiko lanak" aurkeztu zituztelako, Joseba Gabilondo antolatzaileetako batek harro esan moduan. Herritik bertatik, Eskoriatzatik, bost talde aurkeztu ziren.

Oklahoma Psycho. Aiztoa larruaren aurka

Hitchcock protagonista

Alfred Hitchcocken Psycho filma izan zen gaia, talde gehienek umore ukituarekin hartu zutena. Azkenean baina, mamuak, hildakoak eta poesia nahasten zituen IKO 09 HUHEZIko ikasle talde batek osatutako lanak irabazi zuen. Ikusleen saria Eskoriatzako Hegohaixe taldeak eskuratu zuen, hauek bai, umorezko istorio zoro batekin. Urdaiazpikoa izan zuten sari moduan.
Aurtengo lanen kalitatea nabarmentzen dute antolatzaileek eta filmak, elkarren artean zelako ezberdinak izan diren. Sormena eta umorea, horiexek aurtengo Ti tau film laburren rallyaren gakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak