Parte-hartze ekimena hilaren 12an amaitu bazen ere, Udalak herritarrei beste aukera bat eman nahi izan die. "Baliteke ideiaren bat ahaztu izana edo baliteke kiroldegira joateko aukerarik izan ez zuten herritarrek ere ideiak eta ekarpenak egiteko gogoa izatea. Horregatik zabaldu dugu iradokizun berriak jasotzeko epea".
Orain arte bildutako informazio guztia Udalak webgunean argitaratu du.