Lehenengo zatian ondo jokatu zuten etxekoek eta aurkaria baino gehiago izan ziren. Baina aukera dezente egin zituzten huts, eta horregatik ez zen alde handirik markagailuan atsedenaldian (2-1).
Bigarren zatian gora egin zuten kanpokoek eta fisikoki behera eskoriatzarrek. 0 eta 2 galtzen joandako partidua berdintzea lortu zuten.
Azken hiru minutuen barruan iritsi ziren etxekoen azken golak, 4 eta 2ko garaipena eman zietenak. Jonatan, Barandiaran, Asier eta Aratz izan ziren Eskoriatzaren golegileak. Datorren jardunaldian Mamarigakoren kontra ariko dira.