Bihar, zapatua, 09:30ean, elkartuko dira lehiakideak Ibarraundi museoan. Aurkezpena eta gaien banaketa egingo dute han. 14 taldek eman dute izena lehiaketan, eta dagoeneko itxi dute izenemate epea.
Gaia objektu bat izango da
Gaia objektu bat izango da, eta, horrez gain, herriko zortzi leku edo ezaugarri banatuko dira eta horietatik hiruk, gutxienez, agertu beharko dute filmean. Talde bakoitzak bere ekipoa eraman beharko du eta euskararen presentzia derrigorrezkoa izango da.
Lanak 19:00etan entregatu beharko dira. Ondoren, luncha eta lanen proiekzioa izango da (21:30) Toki Alai tabernan.