'Gutxiago gastatu, gutxiago erosi gabe' tailerra egingo dute

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 11

Gutxiago gastatu, gutxiago erosi gabe izeneko tailerra antolatu du Ibarraundi museoak astelehenerako, hilak 14. Izenematea zabalik dago museoan bertan.

Antolatzaileek dei egiten diete herritar guztioi poltsikoa zaintzeko gomendioak entzutera, eta interesa duen edozein ere gonbidatzea. Aurrez izena emateko, deitu 943 71 54 53 telefonora edo bidali mezua ibarraundi@eskoriatza.net helbidera.

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzako Kontsumobide ataleko Marta Cobok emango du tailerra. 18:30ean hasi eta 20:00etan bukatuko da. Tailerra euskaraz izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak