Sarean ikusmina sortu du MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek sortutako bideoklip honek. Britney Spears-en I Wanna go abestia oinarri hartuta, Maritxu Kajoi estetika darabilte. Ikasleen hitzetan: "Denbora librean egindako bideoa da, eta primeran pasa dugu grabaketan eta montajean". Beñat Flores eta Maider Juaristi IKO graduko 2. mailako ikasleek egin dute, beste bi lagunekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.