'Zazpikoloroa', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkena, Eskoriatzan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko aza. 10a, 19:00

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek prest dute azkeneko ikuskizuna: Zazpikoloroa eta Eskoriatzan eskainiko dute azaroaren 26an. Urtero moduan, Eskoriatza izango da euskal pailazorik entzutetsuenen azken lanarekin disfrutatzen lehenetarikoak.

Hauxe ikuskizun berriaren sinopsia: Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria: urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea!

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek azaroaren 17an egingo dute ikuskizun berriaren aurre-estreinaldia Urnietan, Saroben, herriko ikastetxeetako lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailakoendako.

Ondoren izango dira Donibane Lohitzunen (azaroaren 20an), Zaldibarren (azaroaren 22an) eta Markina Xemeinen (azaroaren 25ean).

Eta, azaroaren 26an Eskoriatzara helduko dira Udalaren eskutik, urtero moduan. Frontoian izango dira, 17:30ean. Sarrerak 5 eurotan jarriko dituzte salgai. Eskoriatzaren ostean, Gasteizen eta Iruñean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak