Abenduan eta Gabonetan egingo diren aldi baterako egonaldietan izena eman daiteke

Asier Alkorta 2011ko azaroaren 7a

Nagusiendako aldi baterako bi egonaldi egingo dira aurten: Gabonen aurretik eta Gabonetan. Lehenengo hamabostaldian parte hartzeko izena azaroaren 18rako eman behar dute herritarrek. Bigarren hamabostaldira joateko izena emateko epea hilaren 28an amaituko da.

Udalak jakin eragin duenez, epez kanpo jasotzen diren eskaerei plaza esleituko zaie leku libreak geratzen diren nurrian. Bide beretik, eskaeren kopurua libre dauden plazen kopurua baino handiagoa bada, lehentasuna emango zaie urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenei.

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko da, aurrez txanda hartuta (943-71 31 36).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak