Herriko erretiratuen taberna itxita dago joan den martitzena ezkero, areto hori kudeatzeaz arduratzen zen Txukunberri enpresaren eta Udalaren arteko hitzarmena apurtu ostean. Itxiera hori ahalik eta laburrena izatea gura du Udalak, eta horretarako, aldi baterako deialdia egin du.
Bitartean, urtarriletik aurrera esandako taberna ustiatzeko lehiaketa deitu du Udalak.