Esleipena egiteko prozesuan, besteak beste, herrian lana sustatzea baloratzea adostu zuten udal ordezkariek; horren harira, kontratatutako eskoriatzar bakoitzeko hiru puntu emango dituzte, eta gehienez hamar puntu jaso ahal izango dira.
Batzar berean, ohiko osoko bilkurak egiteko eguna aldatzea onartu zuten udalbatzako kideek aho batez. Orain arte eguaztenetan egin badira ere, hemendik aurrera eguenetan izatea erabaki zuten. Ordua ez da aldatuko; 18:30ean hasiko dira.