Aditu tituluaren helburua da ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko.
Zuzenduta dago, bestalde, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere komunikazioan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun berrientzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.
%15 presentziala
Aditu tituluak 30 ECTS kreditu ditu, Europan onartutakoak, 15 edukietarako eta beste 15 proiekturako. Edukietan %15 presentziala izango da; gainerakoa, ikasleak bere kasa egin beharrekoa.
Edukiak, bestalde, 6 materiatan banatuko dira:
- Enpresa eta erakundearen kultura berriak.
- Komunikazio paradigma berriak.
- Komunikazioa erakundeetan.
- Baliabide teknologikoak.
- Jarrerak komunikaziorako.
- Proiektua: definizioa, tutoretzak eta garapena.
Ikasturte amaieran, ikasleak titulu bat jasoko du, hartutako kreditu kopuruaren araberakoa.
Aditu titulu honetan eredu pedagogikoa proiektuetan oinarrituko da. Horretara, proiektu errealak oinarri hartuta (15 ECTS), ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Praktikotasun horretan sakontzeko asmoz, ikasle bakoitzak kurtso amaierako proiektu bat osatu eta aurkeztu beharko du.
Ikasle bakoitzak tutore bat
Lan hori bideratzeko, ikasle bakoitzak tutore bat izango du. Halaber, tutoretza saioak antolatuko dira, taldeka zein bakarka. Kurtsoaren hasieratik komunikazio arazo erreal bat identifikatuko da eta proiektuaren ardatza arazo horri konponbidea ematea izango da.
Aditu titulu hau urte batean euskaraz emango da, eta hurrengoan, gaztelaniaz. Hasteko, lehenengo edizio hau euskaraz abiatuko da.
Aditu titulua 2012ko urtarrilaren 12an hasiko da, eta 8 hilabete iraungo du. 2012ko irailaren 27an amaituko da, ikasleek egindako proiektuak aurkeztu eta gero. Argibide gehiago, hemen.