Xarmaren lan berria 12 abestiz osatuta dago. Bi alderdi uztartu dituzte esandako diskoan: Alde gogorra, batetik eta melodia eta ahots erregistro bereziak, bestetik.
Bi kantu beste bildumetan
Nabarmendu behar da diskoan sartu dituzten bi abesti beste bilduma batzuetan ere argitaratuko dituztela: Libre abestia Ikasle Abertzaleak-en 2011ko kantu ofiziala da; eta, Isiltasun hautsia Intxorta 1937 kultur elkartearendako egindako kantua da.