Beñat Herce alkateak azaldu zuen Udalak zorpetze "esanguratsua" daukala, eta, aurreikuspenen arabera, espero dituzten sarrerekin "nahiko lan" izango dutela aurreikusitako gastu korronteei aurre egiteko. Hori dela-eta, ordenantza fiskalen azterketa "sakona" egin zuten udal ordezkariek Ogasun batzordean. Eskoriatzako zerga eta tasen izateko arrazoia aztertu zuten eta inguruko beste herri batzuetako tributuekin konparatu. Horren harira, Hercek honakoa esan zuen osoko bilkuran: "Askotan, gure tarifak inguruko herrietakoetara hurbiltzeko beharra ikusi dugu. Ondorioz, aldaketa nabarmenak daude".
Aipatu bezala, igoera, orokorrean, %3 bada ere, salbuespenak daude. Bihar, papearean topatuko duzue horren gaineko informazio guztia.