Eva Gartziak eskainiko duen ikastaroa debalde da; Gipuzkoako Gizarte Politikako Departamentuak diruz lagunduta dago hori. Laharretik jakinarazi dute ikastaroa irekia bada ere, bereziki gerontologian lan egiten duten eta pertsona nagusiak zaintzen dituztenendako da.
20 lagunendako tokia
Horrekin batera, gaineratu dute plaza mugatuak direla; hain justu ere, 20 lagunendako tokia dago. Bost saio horietan psikopatologiaren printzipioak aztertuko dituzte, eta jarraian, besteak beste, antsietate, narriadura kognitibo eta depresio sintomak dituztenekin nola jokatu erakutsiko die Eva Gartziak ikastaroan parte hartzen dutenei.