Ordenantza fiskalez jardungo dute biharko osoko bilkuran

Mirian Biteri 2011ko urriaren 25a

Ezohiko osoko bilkura dago, etzi, eguaztena, 19:00etan. Besteak beste, azaroaren 20ko hauteskundeetako mahaietan egongo diren eskoriatzarren zozketa egingo da, eta 2012. urteko ordenantza fiskalen gainean ere eztabaidatuko du udalbatzak.

Hona hemen gai zerrenda:

  1. Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketa.
  2. Udal ordenantza fiskalak datorren urterako
  3. Telesko Udal Telebistako ordenantza fiskala datorren urterako
  4. San Pedro auzoa berritzeko proiektua: 1 zenbakitik 9 zenbakira arte proiektuan aurreikusitako obrak esleitzeko baldintza ekonomikoen eta administratiboen agiria onartzea eta kontratazio espedientea hastea.
  5. Txukunberri osoko zerbitzuak enpresarekin sinatutako lankidetza hitzarmenari buruzko erabakia.
  6. Jubilatuen taberna-aretoa ustiatzeko eskubidearen behin-behineko esleipena.
  7. Eskoriatzako Olazar jubilatu etxeko taberna-aretoa ustiatzeko eskubideak esleitzeko lehiaketa arautuko duen baldintza juridikoen, ekonomikoen eta administratiboen agiria onartzea.
  8. Taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak datorren urterako.
  9. Jose Arana fundazioko patronoen juntarako udal taldeen ordezkariak izendatzea.
  10. Ohiko plenoak egiteko eguna aldatzea.
  11. Beasain-Bergara autobidearen obrak gelditzearen aurkako mozioa.
  12. OHZ-ri buruzko mozioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak