Jokoa Eskoriatzak, golak Tolargik (1-3); bisitariek kontraerasoan egin zuten min

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 24a

Eskoriatzako entrenatzaile Patxi Nevadok ezin argiago laburtu zuen zapatuko norgehiagokan gertatutakoa: "Ez dugu jakin euren kontra zelan jokatu. Baloiaren erabateko jabetza izan dugu, eurek defentsan itxaroten ziguten eta ez dugu asmatu defentsa hori zelan gainditu; baloia galduta, eurek kontraerasoan egin dizkigute golak".

Lehenengo zatia 1-1 amaitu zuten nahiz eta Eskoriatzak gehiago jokatu. Bigarren zatian, baina kanpotarren golak etorri ziren: "Baloia izan bai, baina ez genekien baloiarekin zer egin. Laugarren postuan dagoen taldea da, eta aurrean amaituko dute, ikusgarri jokatu barik oso garbi dituztelako ideiak".

Kategoriari eutsi, oraingoz

Ligan hiru jardunaldi jokatuta goiz da oraindik hasierako balorazioak ateratzeko. Orain arte garaipen bat eskuratuta, Nevadok argi dauka Euskadiko Txapelketan jarraitzea izango dela helburu nagusia: "Talde polita dugu, hamar jokalari eta bi atezain. Oraingoz, mailari eusteko egingo dugu lan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak