Eta horrek, noski, ziklista mordoa animatu ditu 09:00etan Eskoriatzako plazako irteera puntuan egotera. Ziklistek 37 kilometro pasako ibilbidea zuten aurretik, eta beste edizio batzuetan ez moduan, gaurkoan ziklistek ez dute lokatz handirik aurkitu. Hala, Gatzagako, Bergarako eta Arrasateko martxetan moduan, Eskoriatzara ere jende mordoa gerturatu da, mendiko bizikletaz gozatzera.