Eskoriatzakoa Gasteizerako norabidean dago, eta lau erregai- tanga eta denda izango ditu. Arrasatekoa, aldiz, Donostiara bidean dago, eta bost gasolina- hornigailu eta dendaz gain, autoak garbitzeko makina ere izango du. Horretaz gainera, jatetxea jarriko dute zerbitzugune bietan. Guzti hori egiteko 6,3 milioi euro bideratuko ditu esandako enpresak.
40 langile inguru
Bi zerbitzugune horietan egongo den langile kopuruari dagokionez, Repsoletik jakinarazi dute 40 lagun inguru hartuko dituztela: horietako erdiak baino zertxobait gutxiago gasolindegian eta dendan egingo dute lan, eta gainerakoak, jatetxean. Horrekin batera, gaineratu dute Euskal Enplegu Zerbitzu Lanbideren bidez kontratatuko dituztela langile horiek.
AP-1 autobideko bezeroek eskertuko dute bi zerbitzugune horiek martxan jartzea; izan ere, orain arte Itziar eta Gasteiz artean dauden 75 kilometroetan ez dago- eta autoko erregai-tanga duen tokirik.