Arizmendiko neskak sendo jarraitzen dute lidergoan. Atzo sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Azpeitiako Lagun Onak taldea aise hartu zuten mendean Aritz Elortzaren neskek: 5-1. Parekatua hasi zen lehia baina minutuak aurrera egin ahala erraz nagusitu ziren etxekoak; atsedenaldira 4-1ekoarekin heldu ziren. Ane Vicente izan zen norgehiagokako protagonista nagusia, hiru gol egin zituen-eta. Beste bi golak Maddi Azkarraga eta Maialen Zabaletak egin zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.