Benjamin eta alebin mailako 26 neska ikasturteko lehen saskibaloi topaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 16a

Eskoriatzako Kirol Elkarteko saskibaloi sailak antolatuta, 2000 eta 2001ean –benjamin– eta 2002 eta 2003an –alebin– jaiotako 26 neska elkartu dira gaur Eskoriatzako Manolo Muñoz kiroldegian. Saskibaloia ezagutzen hasteko balio izan du lehen topaketak eta Fernando Raso arduradunaren arabera, ondo joan da lehen saioa: "Etorri direnak ondo pasatu dute. Hori bai, irteeraren bat zela-eta asko ez dira etorri; kopurua bikoiztea espero dugu hurrengo saioan". Arrasaten eta Eskoriatzan egingo dituzte asteburuko saioak, baina Rasok aurreratu duenez, Gasteiz eta Iruñeara ere egingo dituzte irteerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak