Asturiasera joateko aukera dute erretiratuek

Mirian Biteri 2011ko urriaren 14a

Olazar erretiratuen elkarteak irteera berria antolatu du: oraingoan, Asturiasera joango dira urriaren 24tik 29ra bitartean. Izenematea zabalik dihardu; martitzenean apuntatu ahal izango dira, 11:00etatik 12:30era. Atzora arte 39 lagunek zuten izena emanda. Olazarretik jakinarazi dute gela bikoitza nahi dutenendako prezioa 200 euro dela; eta bakarkako gela eskatzen dutenendako, 300 euro.

Sei eguneko egonaldian askotariko txangoak egingo dituzte, hala nola Cabo de Peñas, Luanco eta Candas arrantzale-herriak bisitatzeko egun erdi izango dute, eta beste horrenbeste Asturiasko alde historikoa ezagutzeko: Cangas de Onis eta Covadongara joango dira urriaren 26an.  

Hiria eta baserria

Horretaz gainera, Oviedo eta Gijon ikusten egun osoa emango dute; hilaren 25ean egingo dute txango. Bestalde, baserri giroa ere bertatik bertara ezagutuko dute urriaren 28an, Cangas de Narcea, Pola de Allande eta Salasera joanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak