Antolatzaileek, jai zenez, eguaztenean mendira joan ziren zapatuan zer aurkituko zuten aurreikusteko, eta, ikusi ahal izan zutenez, ia ez dago perretxiko espezierik, ez behintzat erakusketa bat antolatzeko haina.
Horregatik, zapatuko mendi irteera egin egingo dute, baina, domekako erakusketa beste baterako atzeratzea erabaki dute.