Aurten, Gellaoko elizatean egingo da. Doako autobusa Jose Arana ikastola aurrean hartu ahalko da 15:30ean, Apotzagaraino joateko. Handik, pasiotxo bat emanez, Gellaoraino jaisteko aukera egongo da. Arratsaldean, ekintza ugari izango da: joko tradizionalak eta txokolatada. 18:30ean, Gellaotik Eskoriatzara autobusez joateko aukera egongo da.
Antolatzaileak autobusa erabiltzeko deia egiten diete parte-hartzaileei.
Abestia
Ezkur bat, ezkur bi
Udazkena etorri
Ezkur bat, ezkur bi
Saltoka zu ta ni
Aurtengo neguan
Edurra ugari
Ezkur bat, ezkur bi
Zuhaitzetik erori.