Eskoriatzan egingo dute domekan nesken saskibaloi topaketa

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 13a

Aurten ere Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi sailak neskendako topaketa antolatu du, eta oraingo domekan izago da hitzordua. Bertan, 2000, 2001, 2002 eta 2003an jaiotako Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko neskak parte hartzera gonbidatuta daude. Topaketa Manolo Muñoz kiroldegian izango da (10:00).

Eskoriatzako elkarteak bertaratuko diren nesken gurasoen presentzia ere eskatu du, elkarteko arduradunek
topaketen berri eta Debagoiena mailan abian jarri duten saskibaloi eskolaren berri emango dutelako.

Kirol elkarteak webgunea izango du

Eskoriatza Kirol Elkarteak webgunea jarri du abian; bertan, kirol sail ezberdinetako (saskibaloia, areto futbola, pilota eta mendia) informazioa, albisteak, argazkiak eta bestelako edukia zintzilikatuko dute. Hasi berriak direnez webgunearekin, edukiak poliki-poliki joango dira sartzen bertan. Orain arteko lana ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak