Ez dago tokirik hilaren 19an egingo duten ardo ikastaroan

Mirian Biteri 2011ko urriaren 10a

Harrera ezin hobea izan du  urrian 19an Eskoriatzan egingo den ardo ikastaroak. Kultura etxetik jakinarazi digutenez dagoeneko ez da plazarik geratzen horretan; 25 lagunendako tokia zegoen. 

Saioa 18:30an hasiko da, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Arabako Errioxako upeltegien elkarteko irakasle batek eskainiko du. Ardoa modu praktikoan eta atseginean ulertzeko, dastatzearen oinarrizko printzipioak erakustera bideratuta egongo da ikastaroa; hain justu, ulertzen ez duen jendeak ardoaz hitz egiteko beldurra galtzea bilatzen da horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak