Gai horrekin lotuta, bihar, martitzena, ordubeteko iraupena izango duen tailerra egingo dute toki eta ordu berean. Alde praktikoa ezagutuko dute erretiratu eskoriatzarrek Begoña Olabarrieta irakaslearen eskutik.
Ekimenak ez dira hor amaituko; eguena, hilak 13, ekintzaz josita dator-eta. Goizean goiz egin dute lehenengo hitzordua: 09:30ean geratu dira Donostiako Cristina Enea fundazioa bisitatzeko. Ingurumen eta jasangarritasun baloreen kontzientziaren eta sentsibilizazioaren alde lan egiten du.
Goiz osoa Donostian eman ostean, eguerdian Eskoriatzara itzuliko dira, eta 17:00etan, Dendetatik kanpoko salmentak eta mirari produktuak izeneko berbaldia eskainiko du Jon Ariño medikuak. Hitzaldia amaitzean, alde praktikoa ere landuko dute Olabarrietarekin.
Luncha ekintzen ostean
Olazarretik gogorarazi dute edonori irekiak daudela ekintza horiek, eta ez dela aurretik izena eman beharrik. Hitzaldiak eta tailerrak gazteleraz egingo dituztela ere azaldu du. Amaitu aurretik, azpimarratu dute ekintzak amaitzean luncha izango dutela parte-hartzaileek.