Kultura-ondare izendatuko dute Atxorrotzeko gaztelua

Mirian Biteri 2011ko urriaren 7a

Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak joan den irailaren 22an emandako ebazpenez Atxorrotzeko Gazteluaren Gune Arkeologikoa, monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman zaio. Modu horretan, Udalak otsailean esandako gune arkeologikoa sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko Jaurlaritzari egindako eskaera onartu du.

Espedientearen ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta bertan argitaratutakoan jendaurrean jarriko da, nahi dutenek aztertu eta egoki ikusiz gero, iradokizunak egin ditzaten. 

Jaurlaritzaren arabera, gazteluak balio historikoa du eta kultura aldetik ondasun interesgarria da. Hori dela-eta, hasiera eman dio monumentu izendatzeko espedienteari. Horrez gainera, ondasun arkeologikotzat hartzen du, bertako balio historikoa ikertzeko arkeologiaren metodologia aplikatu behar delako. Araudiaren arabera Gune Arkeologiko izenarekin ezagutzen dena, hain zuzen. Bestalde, gazteluari sailkatutako ondasunen babes erregimena egokitu dio Jaurlaritzak; babes erregimen zorrotzena.

Diputazioaren baimena

Prozedura horri hasiera ematearekin batera, eten egiten ditu eragindako partzeletan lur-zatiketak, eraikuntzak edo errausketak egiteko udal baimenen ondorioak, baita dagoeneko eman direnenak ere. Ezinbestean eta gerorako utzi ezin daitekeen lanik egin behar bada, Gipuzkoako Diputazioaren baimena eskuratu beharko da han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak