Herritarrek ateratako argazkiekin bost postal argitaratu gura dituzte

Mirian Biteri 2011ko irailaren 30a

Lehiaketa berria jarri du martxan Eskoriatzako Udalak; hain justu, 'Eskoriatzako txokoak' izeneko lehenengo argazki lehiaketaren deialdia egin du. Horren asmoa da herriko bost postal argitaratzea, herriko dendetan salgai jartzeko, eta horietan ageriko diren irudiak aukeratzeko lehiaketa antolatu dute kultura etxean.

Dagoeneko zabalik dago argazkiak aurkezteko epea; urriaren 31an itxiko da. Azaroaren 1etik 20ra, Internet bidez bozkatu ahal izango dira irudiak; jarraian, epaimahaiak hilabete du, azken egun horretatik kontatzen hasita, epaia emateko. Zazpi kidek osatuko dute hori: Kultura batzordeko bi kidek, merkatarien ordezkari bik eta Arte Ederretako profesional bik. Posta elektronikoz jasotako botoen emaitza beste epaimahaikide baten boto modura kontatuko da.

Bi sari mota daude: 50 euroko sari bana boto gehien jasotzen dituzten bost irudiendako, eta 50 euroko saria bozketan parte hartu dutenen artean egingo den zozketako irabazleendako.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak Asteleheneko paperean aurkituko dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak