Ludotekako ateak herriko ume guztiendako zabalik

Mirian Biteri 2011ko irailaren 28a

Tortolis ludotekan ate irekiak egingo dituzte datozen egunotan. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek ludoteka ezagutzeko aukera izan dezaten, askotariko ekintzak egingo dituzte urriaren 7ra arte. Gaur arratsaldean, esaterako, 3 eta 5 urte bitarteko umeendako jolasak izango dituzte plazan.

Hona hemen datozen egunotarako ekintzak:

- Bihar, eguena, 6 eta 9 urte bitartekoendako jolasak Intxaurtxueta plazan, 17:00etatik 19:00etara.

- Eguena, irailak 30, Altxorra bilatuko dute 10 eta 12 urte arteko umeek Olaetan, 17:00etatik 19:00etara.

- Astelehenean, urriak 3, joko kooperatiboak egingo dituzte Luis Ezeizan, ume guztiendako, 17:00etatik 19:00etara.

- Martitzena, urriak 4:  

  • 16:30-18:00:  3 urteko haurrentzat : Abestiak,  marrazkiak, ipuin kontaketa, jolasak...
  • 18:00-19:30:  7-8 urteko haurrentzat:  Eskulanak eta mahai  jokoak
 
- Eguaztena, urriak 5:
  • 16:30-18:00:  4 urteko haurrentzat: Abestiak, marrazkiak, ipuin kontaketa, jolasak.
  • 18:00-19:30:  8-9  urteko haurrentzat: Buztinarekin eskulanak
 
- Eguena, urriak 6: 
  • 16:30-18:00:  5 urteko haurrentzat: Abestiak,  marrazkiak, ipuin kontaketa, jolasak etb... egongo da.
  • 18:00-19:30:  9-10 urteko haurrentzat: eskulanak plastikoa erabiliz
 
- Egubakoitza, urriak7:
  • 16:30-18:00:  6-7 urteko haurrentzat: Tenperekin margotu
  • 18:00-19:30: 10-12 urteko haurrentzat: Kanpo ekintzak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak