Urtero egiten duten legez, bazkarira joandako nagusienei oparitxoa egin zieten: Beñat Herce alkateak lore sorta oparitu zion Maria Madinabeitiari eta Ongizate zinegotziak, ostera, txapela jarri zion Bernabe Errastiri. Bazkariaren ondoren dantzaldia izan zuten, eta opariak ere zozketatu zituzten.
