Iaz ere, Erreka Eguna Mugikortasun Astearen barruan egiteko asmoa zuten, baina eguraldia dela-eta, irteera atzeratu behar izan zuten, eta hortaz, aste horretatik kanpo geratu zen. Aurten ematen du eguraldia izango dutela lagun.
Irteera horretan 5. mailako umeek hartuko dute parte, 11 eta 12 urte bitartekoak. Herriko plazan egin dute hitzordua, 10:00etan. Bost taldetan banatuko dituzte haurrak, eta jarraian, zuzenean jaitsiko dira erreka. Hain justu, Deba ibaian sartuko dira aurten, unibertsitate eta Santa Marina plaza arteko ingurunean.
Batzuk errekan dauden bitartean, bosgarren talde bat kanpoan geratuko da, jasotzen joaten diren zaborrak jasotzen eta antolatzen.