Lagun Aro GBCk atzetik aurrera egin zuen Manuel Muñoz oroimenezkoan

Xabier Urtzelai 2011ko irailaren 22a

Valladolid taldearen kontrako lagunarteko partidua azterketa zorrotza bilakatu zen Sito Alonsoren mutilendako (58-52), talde kanpotarrak ondo estutu zituelako, hasierako bi laurdenetan, batez ere. Gipuzkoarrak oso motel hasi ziren, baina azken laurdenean zuzendu zuten arratsaldea, Eskoriatzako harmailak jendez bete ziren hitzorduan. Manuel Muñozek beste behin lortu zuen saskibaloi onena Eskoriatzara erakartzea; oraingoan, baina, klubeko gainontzeko kideen lanaz. ARGAZKIAK

Eskoriatzako presidente zenak lagun handiak zituen Donostia aldean, eta hain zuzen, eskoriatzarrek Donostiatik jaso zuten Manuel Muñozen omenez aurre-denboraldiko partidu hau jokatzeko proposamena. Kantxan liga aurreko partidu ohi bat ikusi zuten zaleek: errito falta, fisikoki oraindik behar moduan landu gabe eta tarteka saskibaloi ona.

Harmailetan, berriz, giro oso ona. Eskoriatzakoek egun berezietan egin ohi moduan harmaila guztiak atera zituzten, eta kiroldegia erabat bete ez baze ere, sarrera oso ona izan zen: "Ez dugu zenbatekoa zorrotz eraman, baina, 300-400 sarrera inguru saldu ditugu", zioen Javi Corvalek.

Ikuskizuna ez zen, baina, partiduarekin amaitu, ondoren gaztetxoenek jokalariekin nahi beste erretratu atera ahal izan zituztelako –Eskoriatzako taldeko neskek ondo aprobetxatu zuten aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak