Xarma taldeak urrian aurkeztuko du 'Karenka' lana Eskoriatzan

Maider Arregi 2011ko irailaren 21a

Xarmak, Danbakako laugarren edizioko irabazleak disko berria urriaren 28an, egubakoitzean, aurkeztuko du. Eskoriatzako Inkernu tabernan izango da aurkezpen ofiziala 19:00etan. Abuztu erdialdean hasi ziren abestiak grabatzen Arrasateko Shot estudioan. Karenka izango da Xarmaren bigarren lanaren izena. 12 abestiz osatutako diskoa izango da, guztiak euskaraz. "Diskoko abesti ia guztiak guk sortutakoak dira; abesti bat izan ezik; hori Ondarroako RKS taldearen bertsioa izango da". Karenka-k aurrez aurre esan gura duela azaldu dute Xarmako kideek.

Durangoko Azokarako diskoa kalean izatea da Xarma taldearen asmoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak