Kirol elkarteko bazkideak direnek debalde ikusi ahal izango dute partidua; bazkide ez direnen artean, ostera, prezio bi jarri dituzte: 16 urtetik gorakoendako sarrerak 5 euro balioko du, eta 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek 2 euro ordaindu beharko dituzte.
Eskoriatza kirol elkartetik jakinarazi dutenez, egun berean, 17:00etatik 19:30era bitartean, umeendako puzgarriak izango dira kiroldegi aurrean.