Antzerki tailerra eskainiko da urritik otsailera, hilero birritan

Mirian Biteri 2011ko irailaren 17a

Antzeztea gustuko duten emakumeek Eskoriatzako Amuska emakumeen elkarteak antolatutako antzerki tailerrean eman dezakete izena. Hileko lehen eta azken zapatuetan izango dira eskolak, goizez; 11:00etatik 13:00etara. Urritik otsailera arte iraungo du tailerrak.

Amuskatik jakinarazi dute bi bide daudela horretan izena emateko. Alde batetik, eguaztenean eta eguenean, hilak 21 eta 22, herriko kultura etxera joanda, 18:30etik 19:30era bitartean. Bestetik, irailaren 22a baino lehen emakumeen elkarteak Euskadiko Kutxan duen kontu korrontean matrikula kopurua ordainduta. Azken horren harira, gogorarazi dute ordainagirian interesatuaren izena agertu beharko dela.

Bazkideek 30 euro

Prezioari dagokionez, Amuskatik azaldu dute elkarteko bazkideak direnek 30 euro ordaindu beharko dituztela, eta gainerakoek, ostera, 45 euro.Horrekin batera, ohartarazi dute taldea osatzen ez bada, tailerra ez dela antolatuko.

Lau ikastaro

Bestalde, urteroko ohiko ikastaroak ere gertatu dituzte. Ehoziri-lanak eta bainikako eskolak astelehenetan, 20:30etik 22:30era izango direla aipatu dute; olio-pintura, martitzenetan, 10:00etatik 12:00etara; patchwork, martitzenetan, 15:30etik 17:30era eta 18:00etatik 20:00etara; eta eskulanak, eguaztenean, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaro horiek ere urritik otsailera luzatuko dira, eta prezioa 35 eurokoa izango da bazkideendako, eta 50 eurokoa besteendako. Kasu honetan ere eguaztenean eta eguenean eman ahalko da izena kultura etxean, 18:30etik 19:30era. Azkenik, Amuskatik ohartarazi nahi izan dute ez dela izena hartuko dirurik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak